INTSEKTU HOTELA
Maiatzak 7
Presapen kokatu dugu 1.mailako eta 2.mailako ikasleok sortu dugun intsektuentzako hotela.
LASTUR
Maiatzak 5
Eguraldia ez dugu lagun izan, hala ere, egun pasa bikaina igaro dugu Lasturren Mendi orientazioko ekintzak egiten! Mila esker!
VESPA VELUTINA
Apirilak 30
Presapera joan gara liztor asiarren tranpaketak begiratzera, 23 liztor asiar harrapatu ditugu!
IRAKURKETAZ GOZATZEN
Aste honetan LITERATURA ASTEA ospatu dugu eta ekintza ezberdinak egin ditugu, liburuekin eta irakurketaz gozatuz! Gaur Liburuaren Eguna izanda, bikoteka irakurtzera joan gara Trinitatera. Primerakoa izan da!
BERASETA BASERRIRA IRTEERA
Apirilak 16
Primerako eguna pasatu genuen Beraseta baserrian!
Neka-neka eginda iritsi ginen Mendarora!
VESPA VELUTINA
Apirilak 15
KORRIKA TXIKIA
PENTSATEKA
Jolas manipulatiboaren bitartez pentsamendu logiko-matematikoa lantzen dugu eskolan. Gustura aritzen dira ikasleak, ondo pasatuz ikasten!
INTSEKTU HOTELA
Buru belarri ibili ondoren, bukatu dugu gure intsektu hotela.
Lan ederra egin dute gure artistek!
" VESPA VELUTINA PROIEKTUA"
Martxoak 24
Ibilalditxoa egin dugu liztor asiarrak begiratzera.
ESKOLAKO BARATZA
Eskolako baratza abian jarri da. Isasti eta Aitzol Ezenarro herritarraren eta udalaren laguntzari esker! Mila esker!
HAUR FILOSOFIA
KILIMONA ETA MOTXAILA HERRIA
Amagoia Basurto eta Egoitz Hornillok Kilimona eta Motxaila herria jarri dute ikastetxean. Ikasle guztiek izan dute aukera Basurto eta Hornilloren lanaz gozatzeko. Eskerrik asko!
"VESPA VELUTINA" PROIEKTUA
"Vespa Velutina" proiektuaren baitan, Asiako liztorrak harrapatzeko tranpak prestatzen egon gara. Mendaroko txoko desberdinetan jarri ditugu tranga hauek. Datozen asteetan jarraipena egingo diogu jasotakoari.
EMAKUME ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA
Otsailaren 11n Emakume Zientzialarien eguna izan zenez, eskolan gonbidatu bereziak izan ditugu egunotan. Denetik izan dugu: meteorologia, itsas azpiko kontuak, mikrobiologia...
Mila esker etortzeagatik!“
INAUTERIAK
Iufiiii, heldu zaizkigu Inauteriak!
Dantza eta algara, hemen gatoz zuri-beltzez plazara!
MENDAROKO TXOKOLATEGI LANTEGIRA BISITA
Otsailak 11
Mendaroko txokolate lantegia bisitatzeko aukera izan dugu. Ah zer nolako txokolate goxoa...
SANTA AGEDA BEZPERA
"Zorion etxe hontako denoi, oles egitera gatoz...". Mendaro ikastolako ikasle eta irakasleok herriko kaleak alaitu ditugu Santa Ageda bezperan kopla eta makil hotsekin.
Gabon zoriontsuak eta Urte Berri On!!

EUSKARAREN EGUNA
ABENDUAK 3
AZAROAK 25
EMAKUMEEN AURKAKO INADARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA
MENDARON ZEHAR IRTEERA
LH1 eta LH2-ko ikasleak urriaren 24an Mendaron zehar irteera egitera joan ginen. Mendaroko erraldoiak ikusteko aukera eta "Galletiak Fabrik" bisitatzeko aukera paregabea izan genuen Juneren eskutik!
MILA ESKER JUNE!
PAGOETARA IRTEERA
LH1 ETA LH2 TALDEKOAK PAGOETAN








iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.