DONOSTIAKO
AQUARIUMERA IRTEERA
Otsailaren 14an, ostiralean, LH 1. eta 2. mailako
ikasle, tutore eta irakasle laguntzaileak irteera egin genuen Donostiako
Aquariumera. Eguraldi bikaina egin zuen.
Hamaiketakoa egin ostean, Aquariuma bisitatu genuen.
Bertan, Getaria eta Zarautz artean 1878. urtean arrantzatu zuten euskal
balearen hezurdura, maketak, eta era guztietako arrainak ikusi genituen. Marrazoak
eta manta arrainak ere ikusgarriak izan ziren tunelean barna pasa ginenean;
baita ur epeleko arrain txikiagoak ere, tartean pailazo arrainak.
Azkenik, San Telmo museoaren kanpo aldean dagoen
parkean bazkaldu, eta jolasteko aukera aparta izan genuen.
Egun zoragarria pasa genuen!
2024-2025 IKASTURTEA
L.H. 1. mailako argazki berria
.jpg)
Alex Ruiz, Lukas Santos, Danel Seijas, Assane Sarr, Markel Gisasola, Ekain Jimenez, Briana Heredia, Amaia PiƱeiro,
Ekain Elustondo, Amaia Alvarez, Vega Benito, Alaia Urbieta, Jne Quiroga, Jon Mendikute, Andrei Salim, Maitane Alberdi