2024-10-17


LGTBIQ+ EGUNA

Maiatzaren 17an, LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna ospatzen da. Hori dela eta, Ikastolan, maiatzaren 16an ospatu dugu. Gelan gaiaren inguruko lanketa egin ostean, kolektiboa adierazten duen banderaren koloretako kartulinekin kate luze bat egin dute 1. zikloko ikasleek, pasabidea apaintzeko. Gustura aritu dira!



LH 1. MAILAKOEN ANTZERKIA

3. hiruhilekoari hasiera emateko, "Nola aldatzen diren gauzak" ikas-egoera landu dugu. Bertan, iraganeko, gaur eguneko eta etorkizuneko garraio, lanbide eta garraioei buruz aritu gara; eta, azken xedea antzerkia egitea izan dugu. 

Gogor aritu dira ikasleak antzezpen lanetan. Esan beharra dut tutore moduan, ikasleak beraien interpretazioan, neu baino profesionalagoak izan direla, grabazioa hala moduzkoa baita. Ulertuko duzuelakoan,  hona hemen azken emaitza.

Antzerkia


EUREKA ZIENTZIA MUSEORA IRTEERA

2025/05/09












LH 1. MAILAKO IKASLEAK OSPAS BASERRIAN

"Baserria"  gaia bukatu genuenean, "Ospas" baserriko ikaslearen familiarekin harremanetan jarri, eta udaberrian bertara joateko aukera zabaldu ziguten. Apirilaren 8an, asteazkenean amama Axunek bere etxeko ateak zabaldu, eta harrera ezin hobea egin zigun. Bertan, hainbat animalia ikusi genituen: oiloak, oilarra, oilaskoak, txitak, katuak, txakurrak... Bestalde, fruta arbolak ere erakutsi zizkigun, madariondoak, sagarrondoak, gereziondoak... Bukatzeko, baratzea eta negutegia bisitatu genituen, baba berdeak, ilarrak, tipulak, letxuak, tomate landareak, berroak... ezagutu genituen. Tarte paregabea pasa genuen, eta asko ikasi genuen. Mila esker, "Ospas" baserriko familiari, eta batez ere amama Axuni!

Hona hemen argazki batzuk:  





























 

LH 1. MAILAKO IKASLEAK GELAN LANEAN

Bigarren hiruhileko honetan, bi proiektu landu dira LH 1. mailan. Batetik, "Baserria" eta bestetik, "Eguzki-Sistema". Gai bakoitzaren bukaeran lap book-a osatu zuten.  Hona hemen, "Eguzki-Sistema" gaiari buruzko lap book-a osatzen ari zireneko argazki batzuk.










 

LH 1. ZIKLOKOAK IGERIKETA IKASTAROAN

Jakinarazi nahi dizuegu LH1. zikloko ikasleek igeriketa ikastaroa izan zutela, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian. Ikastaroa martxoaren 10etik 21era bitartean egin zuten. Gustura aritu ziren guztiak, eta igerilari trebeak direla erakutsi zuten. Azken egunean, ikastaroaren diplomak jaso zituzten. Tutoreok benetan eskertzen dugu laguntza eman zeniguten ikasleen familiakoei.

Bukaeran, argazki batzuk atera genituen kiroldegiaren sarreran.

                                         Un grupo de personas de pie

Descripción generada automáticamente con confianza media

                                         Un grupo de personas de pie

Descripción generada automáticamente con confianza media

                                        Grupo de personas de pie

Descripción generada automáticamente con confianza media

 Un grupo de personas de pie

Descripción generada automáticamente con confianza media

 

DONOSTIAKO AQUARIUMERA IRTEERA

Otsailaren 14an, ostiralean, LH 1. eta 2. mailako ikasle, tutore eta irakasle laguntzaileak irteera egin genuen Donostiako Aquariumera.  Eguraldi bikaina egin zuen.

Hamaiketakoa egin ostean, Aquariuma bisitatu genuen. Bertan, Getaria eta Zarautz artean 1878. urtean arrantzatu zuten euskal balearen hezurdura, maketak, eta era guztietako arrainak ikusi genituen. Marrazoak eta manta arrainak ere ikusgarriak izan ziren tunelean barna pasa ginenean; baita ur epeleko arrain txikiagoak ere, tartean pailazo arrainak.

Azkenik, San Telmo museoaren kanpo aldean dagoen parkean bazkaldu, eta jolasteko aukera aparta izan genuen.

Egun zoragarria pasa genuen! 


Bideoa







2024-2025 IKASTURTEA

L.H. 1. mailako argazki berria

 
Alex Ruiz, Lukas Santos, Danel Seijas, Assane Sarr, Markel Gisasola, Ekain Jimenez, Briana Heredia, Amaia Piñeiro, 
Ekain Elustondo, Amaia Alvarez, Vega Benito, Alaia Urbieta, Jne Quiroga, Jon Mendikute, Andrei Salim, Maitane Alberdi




2024-2025 IKASTURTEA. 

L.H. 1. mailako eta L.H. 2. mailako argazki berriak hurrenez hurren: